TeleBilbao ere Maskaradaren alde!

TeleBilbao-kanalean ere agertu gara.

Mila esker Iker Fernández eta Marlene González!!!



Aurreko partaideek ere dantzatuko dute!

Lamiako Maskaradaren 40.Urteurrena dela eta, aurten aurreko partaideei omenaldi polit bat egingo diegu.

Akelarreren atsedenaldian lamiadantza berezi bat izango dugu, lau hamarkada hauetan parte hartu dutenek dantzatutakoa. Parte hartu nahi duzuen guztiok egoki jantzita etorri behar duzue. Mutilak loredun brusakaz joango dira eta neskek, berriz, kolore bizidun gona loredunak erabiliko dituzte.

Entsegura etortzea derrigorrezkoa izango da, beraz dantzatu nahi duzuenok Maiatzak 13an 16.30etan entsegura etorri behar duzue eta eskertzen dugu aldez aurretik esaten badiguzue.

Mila esker



Dokumentala YouTubean!

40.Urteurrenaren dokumentala Kultur Leioan aurkeztu ondoren, gure YouTube kanalean argaitaratu dugu.

Egia esan, kriston pozik gaude zeren eta egun batean dagoeneko 1000 bisitak jaso baititu!!

MILA ESKER!