Aurreko partaideek ere dantzatuko dute!

Lamiako Maskaradaren 40.Urteurrena dela eta, aurten aurreko partaideei omenaldi polit bat egingo diegu.

Akelarreren atsedenaldian lamiadantza berezi bat izango dugu, lau hamarkada hauetan parte hartu dutenek dantzatutakoa. Parte hartu nahi duzuen guztiok egoki jantzita etorri behar duzue. Mutilak loredun brusakaz joango dira eta neskek, berriz, kolore bizidun gona loredunak erabiliko dituzte.

Entsegura etortzea derrigorrezkoa izango da, beraz dantzatu nahi duzuenok Maiatzak 13an 16.30etan entsegura etorri behar duzue eta eskertzen dugu aldez aurretik esaten badiguzue.

Mila esker