Dakizuenez hurrengo ostiralean Lamiako Maskaradak 40 urte beteko ditu. Hori dela eta, gure antzezpenean lamiadantza berezi bat egingo dugu, aurreko partaideek dantzatutakoa. Dagoeneko entsegu bat egin dugu eta azkenean 29 personek parte hartuko dute omenaldi berezi honetan.
Esan beharra dago entseguan agertu zirenek edota gaur arte gurekin harremanetan jarri direnek baino ez dutela parte hartuko. Besteek jakina herriarekin batera azken lamidantzan parte ahal izango dute.
Gora Lamiako Maskarada!