MILA ESKER!

Urte osoan zehar lan egiten egon ondoren, atzo #LamiakoMaskarada2018 ospatu genuen. Gaur liburu bat idatzi genezake atzo gertatu zen guztia kontatzeko. Ez dakigu nola azaldu sentitu/gertatu zena. Lehengo zatiak betiko moduan ospatu ziren baina akelarre aurretik, kriston euria edo uholdea bota zuen. Zer egin zuen han zegoen jendeak? eutsi eta itxaron...txingorra egin zuen...eta zer egin zuen han zegoen jendeak? eutsi eta itxaron...Halako harrera ikusterakoan, antolatzaileok ezin genuen erabaki gertatzen ari zena gelditzea. Nolabait blokeatuta geunden, ezin genuen sinetsi gertatzen ari zena...negar egin nahi genuen euria ikusterakoan, baina azkenean gertatu zena kriston harro egotekoa da. Jende gehiena Lamiako antzokian sartu zen fanfarreak jotzen zuen bitartean, "Titanic"-aren hondoratzean gertau zen bezala, soinu bandak itxasontzia hondatu arte jo zuen. MUNDIALA IZAN ZEN eta konturatu ginen HORI da gure antzezpean plazaratzen duguna: herri baten nortasuna!!!! Beraz, soinurik eta argirik gabe ospatu genuen Lamiako Maskarada 2018 eta horregatik betirako gogoratuko da, aurreko maskaradak bezalaxe ospatu egin zelako.

Laster jarriko ditugu blogean, facebook eta gure youtube kanalean taldeko kideok atera genituen bideoak eta argazkiak. Gero eta argazkilari gehiago etortzen dira, beraz adi egon zeren eta zihur gaude ateratako miloi argazki horiek laster agertuko baitira sare sozialetan!!!

Beti esaten dugun moduan, denon artean lortzen dugu Lamiako Maskarada aurrera eramatea, beraz bihotzez eskertzen dugu LAGUNTZAILEEN lana, ZUEN LAGUNTZA BARIK EZIN GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATUKO.

ESKERRIK ASKO GURE BETIKO TXISTULARI KOTE ETA FANFARREA OSOARI (aurten kide berriekin gainera), ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK ERAMAN ZITUZTENEI (Unai, Asier, Gari, Aimar, ...), J. L. Raymond gurekin hainbeste maitasunekin egoteagatik, Rosana-Rosa-Arantza taldea "moñoak" egiteagatik, Naiara eta Aidari bideoak ateratzeagatik, txalapartariei, arratsaldez ur-botilak eraman zituztenei eta pegatinak banatu zituztenei, TXIKIAK Dantza Taldekoei, Tarima Taldea, kultur teknikariari (Asier Elordui), Kultur zinegotziari (Esti Bilbao) eta bereziki Lamiako Maskarada taldeko kide guztioi. Eta jakina GURE AUZO OSOARI!!!! atzo gertatu zena MUNDIALA izan zen!


Bihotzez Mila esker etorri zineten guztioi: HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE HISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA!!!!!

GORA LAMIAKO MASKARADA ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!!!