Lamiako Maskarada 2018

Eta azkenean Lamiako Maskarada ospatzeko eguna heldu da. Dirudienez, euria egingo du baina gurekin batera gozatzera animatzen zaituztegu eta horretarako zuen balkoiak ohialez apaintzera eta "Maskaradaz" jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da.

Aurten 40.Urteurrena dela eta, Lamiadantza berezi bat eskeiniko da aurreko partaideen laguntzaz.

Gora Lamiako Maskarada!!!