Basajaun



























Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat.
Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen zuen eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea zaindu ere egiten dio.