Eta azkenean Lamiako Maskarada ospatzeko eguna heldu da. Gurekin batera gozatzera animatzen zaituztegu eta horretarako zuen balkoiak ohialez apaintzera eta "Maskaradaz" jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da. Jai eguna izan arren, aurten Jarriren bai Igorren falta kriston nabarituko dugu eta horregatik post honen bidez haiek biak gure bihotzetan egongo direla adierazi nahi dizuegu.
Lamiako Maskarada 2016 beraien oroimenean izango da.