Urte osoan zehar lan egiten egon ondoren, atzo #LamiakoMaskarada2016 ospatu genuen eta gainera oso egun polita izan genuen eguraldiaren partez, azken lamiadantzan izan ezik. Urtero bezalaxe ederto pasatu genuen guztiok, PRIMERAN atera zen gure Lamiako Maskarada maitia! Erraldoien jantzi berriek kriston arrakasta izan zuten eta alde horretatik oso pozik gaude antolatzen dugun guztiok.
Laster jarriko ditugu blogean, facebook eta youtube kanalean taldeko kideok atera genituen bideoak eta argazkiak. Gero eta argazkilari gehiago etortzen dira, beraz adi egon zeren eta zihur gaude ateratako miloi argazki horiek laster agertuko baitira sare sozialetan!!!
Beti esaten dugun moduan, denon artean lortzen dugu Lamiako Maskarada aurrera eramatea, beraz bihotzez eskertzen dugu LAGUNTZAILEEN lana, ZUEN LAGUNTZA BARIK EZIN GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATUKO.
ESKERRIK ASKO GURE BETIKO TXISTULARI KOTE ETA FANFARREA OSOARI (Jon Ander, Miguel Angel eta Richar), ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK ERAMAN ZITUZTENEI (Unai, Asier, Aritz, Raul, ...), Rosanari, txalapartariei, arratsaldez ur-botilak eraman zituztenei, TXIKIAK Dantza Taldekoei, eta bereziki Lamiako Maskarada taldeko kide guztioi. Alde honetatik esan beharra dago aurten Lamiako Maskarada taldeko partaide guztiek kriston lagundu diotela Arene eta Arkaitzi. Zoritxarrez, dena ezin da primeran ateratzea eta gure ekitaldien produkzio teknikoko zerbitzua, TRM Tarima enpresak egindakoa, penagarria izan zen, benetan izan zuten jarrera jasanezina da. Espero dugu hurrengo urtean beste enpresa etortzea! Urtean zehar gogor lan egiten dugu eta gure jaia ospatzerakoan halako jendea topatzea ez dator bat Maskaradaren esentziarekin. Hala ere, Asierrek (kultur teknikariak) egin zuen lana dena ondo atera dadila bihotzez azpimarratzekoa da. Nolanahi ere nahiago dugu azken momentu polita gogoratzea: euria izan arren guztiz magikoa izan zen mitoak eta ikusleek denek batera dantzatu zuten Lamiadantza, HORI DA GURE AUZOAREN IZAERA!
Bihotzez Mila esker etorri zineten guztioi: HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE ISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA!!!!!
GORA LAMIAKO MASKARADA ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!!!