
Hala ere, aurrera begiratu behar dugu eta beste modu batean BIZI behar dugu gaur gure Maskarada. Hementxe doakizue gaurko egitaraua:
1.-Balkoiak oihalez apaintzera animatzen zaituztegu.
2.-Futbol-zelaira joatera gonbidatzen zaituztegu edozein motako mezua edota marrazkia gurekin partekatzeko, baina ez ahaztu mesedez, oraindik salbuespeneko egoeran gaudela eta segurtasun neurriak jarraitu behar ditugu.
3.-TeleBilbaon iazko Maskarada jarriko dute 23.00etan guztiok akelarrea aurten ere ikus dezagun.
4.-Eta hemen doakizue guk bihotzez prestatutako bideoa omenaldi gisa.
Egun polita izan dezazula espero dugu eta ez-ohiko egoera honetan Maskaradaz ere gozatu ahal dugu!
GORA LAMIAKO MASKARADA!