Dakizuenez, urtez urte jo ta ke lan egiten dugu LAMIAKO MASKARADA aurrera eramateko asmoz. Aurten oso ospakizun berezia izango da eta Maiatzaren 27an kalean egongo gara gure jaia ospatzeko.
Zuen laguntza barik LAMIAKO MASKARADA ez da ezer eta horregatik aurreko urteetan bezalaxe Lamiako eta Txopoetako balkoiak oihalez apaintzera animatzen zaituztegu. Era berean, baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Denon artean eta maskaradaren bidez gure auzoaren izaera eta ohiturak Euskal Herriko kulturan nabarmentzea lor dezakegu.