Urtero bezalaxe, Leioako Udaletik jasotzen dugun dirulaguntzagaz jantziak berritzen saiatzen gara eta bada ordua Basajaunak daraman jantzia eta maskara berritzeko! Eta basajaunaz ari garenez, gogora dezagun euskal mitologian nor den jeinu hau!
Bere izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu berezi hau. Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du. Gorputza ilez estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta aurpegia, bularrak eta sabela ia guztiz tapatzen dizkio. Basajauna basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da, bereziki. Horregatik, ekaitza datorrenean, Basajaunak orroa botatzen du artzainak ohartarazteko.
Hurrengo webgunetik hartu dugu informazioa (https://www.amaroa.com/jeinuak/basajaun). Webgune honen helburua Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat plazaratzea da eta gehiago ikasi nahi baduzue, anima zaitezte webgune bikain honetan murgiltzera!