Tartalo

Orain arte Tartalo inoiz ez da gure Maskaradara gerturatu....agian aurten etorriko al da?

Badaezpada, ikas dezagun nor den Tartalo!

Euskal mitologiaren arabera, Tartalo begi bakarreko gizon erraldoia da. Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ohi ditu pizti anker honek, eta, horregatik izua eragiten du Euskal Herriko zenbait bailaratan. Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da ziklope hau. Greziar eta Erromatar mitologia klasikoan baita Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu genezake. Azken hauetan Ojancano izena hartzen du.

Gehiago ikasi nahi baduzu, hemetxe dekozue oso webgune polita eta interesgarria:

https://www.amaroa.com/jeinuak/tartalo