Zalantzaz betetako egoeran egon arren, Lamiako Maskarada 2020 ospatzeko asmoz jarraitzen dugu. Hasiera batean, uste genuen Kopa izango zela gure aurtengo oztopoa maiatzaren azken ostiralean ospatu ahal izateko, baina dirudienez hori ez da gure arazo nagusia izango. Nahiz eta entseguak ez egin, Lamiako Maskarada prestatzen jarraitzen dugula jakinarazten dizuegu. Halaber, espero dugu egunak edo asteak pasa ahala, egoera ez ohiko honek zeharo hobetzea.
Besterik gabe, zaindu eta jarraitu ezazue etxean egoteko oharra mesedez!
HERRI BAT GARA GU eta denon artean lortu dezakegu!