Entseguak bertan behera utzi
Leioako Udalak bidalitutako gomendioak jarraituz, hurrengo igandean ez dugu entsegurik izango.
Hementxe irakur dezakezue jasotutako informazioa:
COVID-19aren hedapena eragozteko hartutako neurriak
Dakizuen moduan salbuespenezko egoera baten aurrean gaude, hori dela eta salbuespenezko neurriak hartu dira:
Coronavirus COVID-19 gaixotasunaren agerraldiak eragindako kutsatzeak saihesteko neurri gisa, Leioako Udalak aldi baterako itxi ditu bere udal-instalazioak: Kontserbatorioa, Kultur Leioa, auzoetako Kulturguneak, Gaztegunea, Sakoneta kiroldegia, Torresolo eta Kandelazubieta.
Udal instalazio batzuek herritarrei arreta emateko zerbitzua mantenduko dute, baina sarbidea mugatuta egongo da ezinbesteko tramiteak egiteko udaletxea, Gaztelubide, Gizarte Zerbitzuak eta Behargintza bezalako lekuetan. Udal jarduera guztiak ere bertan behera geratzen dira.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeek —haur-eskolek, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek— eta unibertsitateek (EHU, Mondragon eta Deustuko campus-ak barne) ez dute eskola-jarduerarik izango. Eskolaz kanpoko jarduerarik ERE EZ da egingo.
Egoera honen aurrean gogoarazten zaituztegu Osakidetzak ezarritako prebentzio neurriak hartu behar direla. Honekin batera taldeka elkartzea ekiditzea gomendatzen zaituztegu.
Elkarteoi programatutako jarduerak etetea gomendatzen dizuegu, agindu berririk egon arte.