Urte osoan zehar lan egin ondoren eta bi urte ospatu gabe, atzo #LamiakoMaskarada2022 ospatu genuen. Argi dago MUNDIALA izan zela eta guztiok faltan bota dugula gure KULTURA!
Laster jarriko ditugu blogean, facebook eta gure youtube kanalean
taldeko kideok atera genituen bideoak eta argazkiak. Gero eta
argazkilari gehiago etortzen dira, beraz adi egon zeren eta ziur gaude
ateratako miloi argazki horiek laster agertuko baitira sare
sozialetan!!!
Bagara jende asko taldean lan egiten duena baina Maskarada
eguna aurrera eramateko pertsona asko hurbiltzen dira taldeari
laguntzeko. Beraz bihotzez eskertzen dugu LAGUNTZAILE guztien lana, ZUEN
LAGUNTZA BARIK EZIN IZANGO GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATU. DENON ARTEAN lortu dugu Maskarada PAREGABEKO TRADIZIOA IZATEA eta espero dugu betirako izatea!
ZORIONAK gure belaundaldi berriari, goi-mailako ekitaldia egin zuten atzo!!!
GORA LAMIAKO MASKARADA ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!!!