Orain bai, BUELTAN GAUDE!

Eta azkenean Lamiako Maskarada ospatzeko eguna heldu da, AURTEN BAI!!! Bi urte ospatu gabe, GAUR Lamiako Maskarada 2022 ospatuko dugu eta muxukoak alde batera utzita, gure betiko maskarak jarriko ditugu! Ematen du eguzkia datorkigula, beraz gurekin batera gozatzera animatzen zaituztegu eta horretarako zuen balkoiak oihalez apaintzera eta "Maskaradaz" jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Egin ditugun aldaketak zuen gustokoak izatea espero dugu, eta Abade agertzen denean hobe da eleizako dorrera begiratzea, bestela ez duzue aurkituko!

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun aparta da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako. Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da.

Murgil zaitezte gaur gure ohituretan eta gure kulturan!

Gora Lamiako Maskarada eta gure auzoaren izaera, DENON ARTEAN lortu dugu Maskarada PAREGABEKO TRADIZIOA IZATEA!