Prentsaurrekoa 2022

Gaur KulturLeioan Lamiako Maskarada 2022 aurkeztu da prentsaurreko baten bidez.

Laster partekatu ditugu komunikabideetan agertzen diren albisteak. Beti bezalaxe gure buruhandiekin egon gara, baina aurtengo buruhandi berria ikusteko oraindik bi aste itxaron behar duzue!

Gora Lamiako Maskarada!






 Prentsa Oharra: Lamiako Maskaradaren magia bueltan izango da maiatzaren 27an 

Maiatzeko azken ostiralean, Lamiako Maskaradak magiaz beteko ditu Leioako auzoko kaleak, eta udako jaiei hasiera emango die berriz ere. Bi urteko etenaldi baten ondoren, pandemiak ospakizuna galarazi zuen arren, Leioako Lamiako auzoan gure sustraiekin izandako topaketa honetaz gozatuko dugu berriro.

Iban Rodriguezek, Leioako alkateak, Arkaitz Correa Lamiako Maskaradako kidearekin batera egin du Lamiako Maskarada 2022 ekimenaren aurkezpen ofiziala.

Azken egunotan asko hitz egiten ari gara kaleko arteei buruz, eta gaur Leioako auzo bateko arteaz eta bertako bizilagunez hitz egin nahi dugu. Izan ere, 40 urte baino gehiagoz geroztik, gure sustraietara eta tradizioetara itzultzen gaituen antzezpen bikaina egiten dute. Pozten gara Lamiako Maskaradaz gozatu ahal izateaz berriro ere”, Iban Rodriguez alkateak esan zuenez.

Marik, Prudentziak, Sugaarrek edo Ieltxuk Lamiakoko kaleetan zehar dantzatu eta abestuko dute buruhandi, erraldoi, hankapalu eta fanfarriarekin batera, eta aurten, gainera, Tartalo ere sartuko da buruhandien taldean.

Correak azaldu zuenez, “auzoan bizirik dirauen jaia eta tradizioa” da Maskarada, auzoko gazteek “barneratuta” dutena, beraz, “Belaunaldien arteko erreleboa ziurtatuta dago” baieztatu zuen.

Baina gainerako herritarren parte-hartzea ere garrantzitsua da Lamiako Maskaradarentzat. “Lamiakotarrak, beti bezala, balkoiak apaintzen eta kalera ateratzen animatzen ditugu, aurtengo Maskaradan parte hartzeko. Era berean, gainerako leioaztarrak eta Lamiakora hurbildu nahi duten pertsonak gonbidatzen ditugu parte hartzera, gure kultura eta tradizioa berpiztera jai giroan eta ludikoan”, adierazi zuen Correak.